Berria.info

Autoa ondo aparkatu dut, horretarako ezarritako marren barruan, lasai lo egiteko.
Gauaren erdian motorzale batek ustekabean auto geldiaren ertz bat jo, airean ziztubizian jaurtikia irten eta kaskezurra mila puskatan hautsiko balu ere, nik errurik ezdudala izan esateko moduan.
“Todo hiere y todo duele, pero lo nuestro es matar.” Lantzean behin saltoki gune handi batean sartzen naiz, ezer erosteko asmorik gabe, oraindik ere horrelakoetan, jende artean galdu eta ezereztua, aurrean harrapatzendudan guztia txikitu eta jende guztia banan-banan tiroka hiltzeko gogoa sentitzen dudalabaieztatzeko. Lasaitu egiten nau horrek. Oraindik ere zerbait-zerbait gelditzen da.
Arkumetxo txuri goxoa belaze garbian jauzika ikusirik bihotza samurtzen zaidala sentitu orduko, kezka ilun batek hartzen nau, errudun sentimendu lauso batekerasotzen. Ez noiz edo noiz arkume okela jana naizelako; mundura umerik ekartzenlagundu ez dudalako baizik.
Adiskide batek kontatu dit askotan idazten duela: ez beti, ez egunero, horretarako gogoa duenean baizik, etxean, bakardadean, idatziz jasotzen ditu gertatuzaizkionak, sentitzen dituenak, burura datozkionak, zernahi. Koaderno asko bete omenditu dagoeneko. Eskuz idazten du beti, eta idatzitakoa inoiz argitaratzeko inongoasmorik gabe. Bere eguneroko ohaideari ere eskatua dio ez irakurtzeko koadernohorietan idatzitakoa. Gisa horretako idazketa lanak maite dituen jende asko ezagutzendut. Joera zabaldua bide da.
Nik, aldiz, ohar-koaderno honetako ohar guztiak argitaratuko ditudalako kontzientzia osoz idazten ditut. Argitaratuko ez direnak interes edo balio literariofaltagatik geratuko dira kanpoan, baina ez ahalkeagatik, ez nire sekreturen bat agerianuzteko beldurrez; nahiz eta nik ere neure sekretuak baditudan, jakina.
Edozer gauza idazterakoan, ez naiz idazki hori inoiz eta inon ez dela argitaratuko pentsatzeko gauza. Nik idatzitako oharrik ziztrinenak ere, han ez bada hemen, bihar ezbada etzi, argia ikusiko duelako irudipena izaten dut. Horregatik, guztiz ezinezkoa zaitnire sekretuak idaztea, baita paper muturrik ustez anonimo eta ezkutuenean ere. Baina,aldez edo moldez, nire sekretuez idazten dut hemen, argia ikusiko duela ia ziur naizenohar-koaderno honetan, lasaitasun eta askatasun osoz, intimidade handiagoa izatekoinongo premiarik gabe.
Gure gauek elkar besarkatu zuten.
Bi gau elkarren ilunak indarrez belzten,bi gau elkarren hutsarteak bortizki zulatzen,bi gau elkarren amildegiak mugarik ezeraino sakontzen,pertsonaren erdian.
Gero, pertsona egunaren argira joan zen.
Egia ez dago Erdian. Baina muturretako gezurrak askoz aiseago nabarmentzen dira; Erdikoa diskretuagoa da, disimulatuagoa. Horregatik, Erdia erosoagoa da. Etabeharbada gezurragoa.
Mallorca 3, Real Sociedad 2. Lanak ditu sinesteak, baina hala da: aldartea tristatu zidan bart arratsean Realaren porrot mingotsak (horrelaxe definitu du gaurkioskoan ikusi dudan kirol kazeta batek, azalean). Erridikulu horretaraino iritsi naiz.
Lotsatu egin behar al dut? Ez ohar-koaderno honetan behintzat. Baina zer pentsatuaematen du kontuak.
Gero eta gehiago, lasaitasuna maite dut, bakea, segurtasuna. Lehen egunerokotasuna apurtzeko irrika, premia eta esperantza nituen lekuan,egunerokotasuna apurtzeko izua da nagusi gaur egun. No news, good news, horixe dutorain bizi-lege nagusietako bat. Nik uste dut sakoneko bake horri bizitasun itxuraemateko balio didala gaur egun futbolzaletasunak. Benetako eta funtsezko albisterik,kezkarik, pozik eta minik gabeko egunerokotasun gezaren bixigarri eroso eta arriskurikgabeak dira, niretzat, futbolaren munduari begira jasotzen ditudan funtsik gabeko sasi-albisteak eta sentitzen ditudan sasi-kezkak, sasi-pozak eta sasi-minak.
Hedabideen laguntza estimagarriaz, futbolzaletasunak gertakari bihurtzen baitu Espainiako Ligako gol bakoitza; eta Realzaletasunak munta handiko gertakari nabarmenhala Realaren golak nola bestek Realari sartutakoak. Gauzak gerta dakizkidala nahi dut,asko eta garrantzitsuak, garaipen epikoak eta porrot poetikoak nahi ditut, baina nireegunerokotasun xumea aldatzeko bidean jartzeko arriskurik gabe. Gauzak gertadakizkidala nahi dut, baina ez, badaezpada ere, benetan.
Horixe da, funtsean, nire azkenaldiko futbolzaletasuna: benetako ostikoak emateko nahiz hartzeko beldurrak bizitzeak eragindako ostikomina.
Poza sentiarazten dit lehen urrundik ikusi dudan leku batera iristeak; baita orain urrundik ikusten dudan leku batean izana naizela pentsatzeak ere. Frustrazio sexualarensublimazio ergel eta txoroa izateko itxura guztia du, baina ez daukat saltzeko poztxoropito hori, ez horixe! Markos Zapiain adiskidearen blog abandonatuko txoko batean utzitako mezua: “Beste gauza askori bezala (trenbideak, fabrikak, baserriak, autoak, itsasertzeanhondoratutako ontziak, amoranteak.), blogei ere edertasun poetiko esanezina eranstendie abandonuak. Hori izan al duk buruan, Markos, blog hau horrenbeste denboraz ezukitzeko erabakia hartzerakoan? Hala izan bada, bete-betean asmatu duk; eta hala izanez bada, are betetasun handiagoan.” Ez nago. Edo nahiago nuke behintzat ez banengo.
Begirada haratago eramateko gogoa, begi bistakoari ustegabeko pitzadurak eta zirrikituak bilatzeko sena, inork inoiz inola ere ezin pentsatuko zukeena egiteko maleziagordea. Horixe dut altxor bakarra.
Literaturaren historiako poetarik tristeena izan nahi nuen. Eta akaso izan naiz, edo banaiz, edo izango geroago. Baina inoiz ez da ziur eta zehatz jakiterik izango.
Horregatik orain, zentzudunago eta helduagoa izaki, neure adinarekin bezala garaiarekinere bat eginez, Tristuraren Museoko edo Etsipenaren Interpretazio Zentroko zuzendariizatea dut amets eta xede.
Hara zertan harrapatu dudan neure burua: Lucía Etxebarria idazlea (Amor, curiosidad, prozac y dudas nobelaren egilea) sexualki erakargarria zaidala adieraztekomodu distiratsu baten bila, distira horri esker aitorpena ohar-koaderno honetan sartzekobaimen literarioa irabazteko. Oraindik horrelakorik! Jakina, berehala moztu diot bideabilaketa absurdu horri.
Kontzientzia, kontzientzia eta kontzientzia, besterik ez naizela dirudi. Eguna joan eta eguna etorri, egun osoa neure kontzientziarekin ondo portatzen, egun osoa eginbeharrekoa egiten, ahalik eta ondoen, ahalik eta aberatsen, ahalik eta baliagarrien.
Kontzientziari kanpotik begiratzera ausartzen den ironia ere zuhur zaindua daukat, mugatua, etxekotua, onbideratua. Kontzientziatua.
Onaren onez gaizki bizi ote naiz ba? Ez zait iruditzen. Ez nau itotzen kontzientziak, ezta hurrik eman ere. Bizi nauten zoroetako bat da kontzientzia, nirekontzientzia gaizki definitu eta trakets hau, nire kontzientzia inkoherente eta aldrebeshau, nire kontzientzia alde guztietatik barruraino arrakalatu hau, zabortegi lohitsuankausitutako zapata zahar kiderik gabeko baten antzeko nire kontzientzia desfuntsatuhau, inoren aurrerako esplikaezin eta lotsagarri izateraino pertsonal eta aldakorra,itxuragabea; eta zinez eta pozez bizi nau.
–¿Señores de Zabala?–Mmm. Sí. bueno. sí, yo. soy Zabala.
–Soy Ana, le llamo de la compañía de seguros Ocaso.
Ilunabarrera bidean da nire bizitza. Ez dut zuen zerbitzuen beharrik, baina Autobide ertzeko paraje ezkutu horiek, ez herri eta ez mendi diren mortu pneumatiko lohituz zipriztindutako horiek, aspaldi abandonatutako industrialdeetakopabiloi izugarrikeriaraino huts horiek. Horiek ez badira, zer? Horietan eskaintzen ditbizitzak, giza-arpilaketa eta erru banaketa guztietatik babesean, haurride sentitzeko lekubat, gune amniotikoa.
Ederra da inoiz izan gabeko leku batera iristea. Baina baita leku ezagun batera inoiz ibili gabeko bide ezezagunetik iristea ere. Eta zenbait lekutan izatea beti zaigueder eta hunkigarri, haraino edonondik edo edonola iritsita ere, horren maiteak ditugu.
Lekuei buruz bezala, pertsonentzat ere balio du esan dudanak. Mutil koxkorretan zailtasun handiak izan nituen pertsonekin ondo moldatzeko, eta bizikletarekin egindakoibilaldi bakartietan ezagututako lekuei eman nien pertsonei ezin eman nienatxikimendua eta maitasuna. Harrezkero, lekuak ia-ia pertsonak dira niretzat.
Ezinak, ezinak eta ezinak.
Ezinegona eta egonezina:ezin egon eta egon nahi;egon eta ez egon nahi.
Ezinizana eta izanezina:ezin izan eta izan nahi;izan eta ez izan nahi.
Ezinbizia eta biziezina:ezin bizi eta bizi nahi;bizi eta, nahi gabe ere,bizi egin nahi, beti bizi nahi.
Ezinak, ezinak eta ezinak.
Ibiltzeak beti du norbera benetan dagoen lekura iristeko esperantzatik zerbait.
Ibiltzeak beti du norbera benetan dagoen lekura iristeko beldurretik zerbait.
Hitzik nahiz musikarik gabe eta koloretan. Traje dotorez jantzitako gizona lasterka bizian. Atzean hiriko paisaia ikusten da. Eskuko telefonoa harrika bota etaarropa kentzen hasi da gizona, bizi-bizi, gorbatatik hasita, lasterka egiteari utzi gabe.
Azpian futboleko arropak ditu, eta kanpoko arropak erantzi eta futbolekoak agerian utziahala, hiriko etxe handiak atzean utzita, futbol zelai handi batean sartu da, lasterka beti.
Zelaian futbolean ari dira, eta jende asko dago harmailetan, futbol jokalariei begira.
Gorbata, jaka, alkandora, erlojua eta zapatak kendu ondoren, galtzak ditu lehengojanzkerako arrasto bakar. Galtzak kendu eta behetik hasita goraino futbolari jantziangeratzearekin batera, jauzi ikaragarria egin, baloia buruz gogor jo eta gola egin du.
Jauzia oso handia izan denez, lurrean bueltaka dabil baloia atean sartzen den bitartean.
Poz handiz ari da ospatzen gola, taldekideekin batera. Amaieran, errotulu txiki bat agerida pantailaren behealdean: “Hau ez da iragarkia.” Txukundu egin behar dut nire bizitza; zoruei lanbasa pasatu, altzariei hautsa kendu, leihoetako kristalak gardendu, komuna lixibaz igurtzi. Garbigailuan sartu beharditut nire bizitzaren galtzontzilo, galtzerdi eta barruko elastiko zikinak. Tipula, azenarioeta piper berde xehetuak jarri behar ditut nire bizitzarekin batera egosten eltzean.
Txukundu eta hornitu egin behar dut nire bizitza, abegikor bihurtu, ahaideei, adiskideei,maitaleei, besteei harrera egiteko. Eskaini egin behar dut nire bizitza, partekatu, bestelaez baita bizitza izatera ere iritsiko.
Kemena falta zait, ordea, benetako ilusioa, hori guztia fedez eta ganoraz egiteko.
Alfergura existentzialak deuseztatzen nau, etsipen gozoan laketua.
Ondo sentitzeko, funtsezkoak ditut harreman afektiboak: familia eta ahaideak, lagunak eta adiskideak, amodioa eta sexua. Baina hori guztia ez dut nire bizitzarenmami eta ardatz egiten. Ikara ere eragiten dit aitortzeak, baina neure buruarekin ondosentitzeko tresna edo bitarteko dira harreman horiek guztiak, ez benetako helburu.
Benetan gustura, benetan neu, bakarrik nagoenean sentitzen naiz. Neure artean.
(Antzeko oharra du bere egunkarian Alejandra Pizarnik poetak, antzekoegia hona aldatu gabe uzteko: “El abandono o el aislamiento me han parecido, siempre,motivos de vergüenza más que de dolor. Por eso, tal vez, conozco tanta gente. Susnombres me sirven para engañarme por no tener amigos. Mejor dicho, por no podertener amigos.”) ¿A dónde el camino irá? ¿De dónde el camino vendrá? ¿Quién mi sed saciará? Aizpel mendiaren puntan, Erniotik gertuen dagoen tontorrean, Pikabea deitura zuen gizon baten omenezko plaka xumea dago, bere adiskideek jarria. Plakako idatziakdioenez, Pikabea zena azkena joaten zen beti mendi ibilaldietan, nekatuenei eta ahuleneibabesa eta laguntza emateko. Duela hiruzpalau aste, Aizpelgo tontorreko bakardadeanmetalezko plaka hartako letrak irakurri nituelarik, Pikabea jaunarenganako esker on etamirespen uhain batek bereganatu ninduen. Indartsua oso; oraindik ere gogoan iltzaturikizaterainokoa.
Gezur arranditsu eta hanpaturik gabe, edonoren eskura dagoen egia ñimiño bat, oroitua urrundu beharrean ondo-ondoan jartzen diguna. Ez dira, ez, omenaldi guztiakhorrelakoak izaten! Apalaldi luze samar baten ondoren, hona hemen berriro, harro, idazlea.
Gizarte polizial baterantz. Zuhaitz izan eta basoa indartu behar zutenak, txarrantxa teinkatzen duen hesola ilara zuzen bihurtuak.
Boni Alegria urrestildar aktoreak nire jaiotetxeko behealdean zegoen tailer batean egin zuen lan gaztetan, gure anaia Iñakirekin batera. XX. mendeko 60kohamarkadaren erdialdeko kontua da hori, ni bizpahiru urteko umea nintzenekoa. Bainaharrezkero ez nau urte askoan gehiago ikusi, ez jakinaren gainean behintzat. Nik, berriz,telebistan agertu denean izan dut Boniren berri; eta gero, haren telebistako agerpenekhizpidera ekarrita, Bonik beheko tailerrean lan egiten zueneko kontuak berritu dizkidateamak eta anaiak.
Gaur, ordea, Urnietako Xoxoka tabernan ikusi eta berehala ezagutu nau Bonik.
Eta kasu egin didanean, nik ere ezagutu egin dut bera. Aitonaren eskutik heldutaoroitzen nauela esan dit, eta nik esan diot neuk horren oroitzapenik ez dudan arrenbadakidala gure etxepeko tailerrean lanean aritu zela.
Ez gara ospe handikoak ez bera eta ez ni, baina hara: hedabideetan agertu garen apurrari esker ezagutu dugu elkar Bonik eta biok, 40 bat urteren buruan. Eta biontzatpozgarria izan da topaketa, elkarren arteko bigarren ezagutza hau. Gure aitona zena erepoztuko zen, baleki.
Orain dela dozena bat urte esparru horretan barneratzeko tentazioa izan banuen ere, nazioarteko albisteak urrunegiak zaizkit. Ez dute niregan benetako interesik pizten.
Bitartekari asko daude jatorrizko iturriaren eta nire artean, ezezagunak ia guztiak, etaugariegiak dira edozein gertaera interpretatzeko modu posible, zilegi eta arrazoizkoak.
Ezin ditut gertaerak eta albisteak ukitu, eta iruditzen zait bidaiatzea ere ez litzatekeelaaski distantzia hori behar bezala urratzeko, iritzi irmo eta sendorik agertzeko moduanizateko (kasurik gehienetan behintzat; kontu jakin batzuetan dena argiegia etanabarmenegia da).
Eta, distantzia hori urratuta, gertaerak eta albisteak ukitzerik banu ere, zer? Hemengo kontuetan ere, batzuetan kolpearen mina sentiarazteraino ukitzen nautenhorietan, ia-ia ezertan eragiterik ez dut barren! Arazo etikoak planteatzeko eta metaforak aberastu eta edertzeko baino ez digute balio, kasurik gehieneten, albisterik interesgarrienek, hala kanpoko nola bertakoek. Etahorretarako, azken batean, berdin-berdin balio digute bihotzeko prentsakoek ere.
Abantaila batekin: hobeto sentiarazten gaituzte, bihotzeko prentsako gertaeren etaalbisteen protagonisten aldean askoz ere prestu eta onestagoak baikara, baita nahi ezbadugu ere, erremediorik gabe.
Hemen, orain, inork inoiz irakurriko ez duen ohar ezkutu honetan, literatura unibertsalaren oihan oparo eta gizaki bakarrarentzat osorik ezin atzemanaren barruangaldutako txoko ezezagun honetan, biok bakar-bakarrik gaudela baliatuz, maitezaitudala adierazten dizut, zintzotasun osoz.
Autolaguntzarako liburu gero eta ugariagoen arrakasta iraingarriaz nazka-nazka eginda, erraietatik sortutako aurkako erreakzio moduan, Autosuntsiketarako liburuaidaztea erabaki zuen. Gauzen alderdi onenei begiratzen ahalegindu ordez, izaerarenabsurduari zuzenean erreparatzea proposatuko zuen; gauza txikien edertasun xumeanbabesa bilatu ordez, gorrotoaren pozoia izatearen alderdirik ñimiño eta ezdeusetarainozabaltzea, horretarako dauden arrazoi guztiz logiko eta ukaezin ugariak banan-banan etagupidarik gabe aletuz.
Etsi egin zuen, ordea, berak buruan zeukan hura, ibili-ibili eginda, autolaguntzarako beste liburu bat gehiago baino ez zela izango jabeturik, azalezbakarrik bestelakoa.
“Azken batean”, pentsatu zuen bere artean, “Cioran, Pizarnik edo Bernharden liburuek, esate baterako, autosuntsiketarako liburu sendoak izanagatik ere, sekula ezdute aurretik suntsituta inguratzen ez zitzaien inor suntsitu. Eta, aitzitik, lagungarrigertatu dira jende askorentzat; lagungarri gertatu zaizkigu irakurle askori.” Ez nuen askorik ligatu gazte garaian. Kontsolabide moduan, beste gauza batzuk egin nituela ekarri ohi dut gogora. Zer? Esaterako: bizikletan, Mañaritik Urkiolara, 27minutu eta 46 segundoan igo; Donibane eta Lezoko bideek bat egiten dutenbidegurutzetik Jaizkibelgo mendate gaineraino, 25’08”; Ondarretatik Igeldo gaineko Mendizorrotza mendateraino, 18’49”; Santiagomendira, 15’49”; Martittera, 13’42”;Urrategira, 10’02”.
Orain ere ez dut asko ligatzen, baina are zailagoa litzaidake, guztiz ezinezkoa, gaztetako marka horietara hurreratzea.
Adiskiderik ez izatearen lotsa eragotzi beharrak hartaratuta, ahalegin ikaragarrien ondoren, herabe batzuek adiskide mordo ikaragarria izaten (edo pilatzen)dute.
Uste ez bagenuen ere, halakorik geure buruari ezin barkatuko geniolakoan bageunden ere, une batean, azkenean, amore ematen dugu. Gogoak uzten dio lehenengoaurrerako bide itsuari, eta gorputzak ondoren, berehala, oihartzun baten zehaztasunsaihestezinarekin. Hiltzea da, eta bizitzea da. Heriotzatik bezala, bizitzatik ere askobaitu une horretako zirrarak, neketik beste atsedenetik. Aurrekoaren erritmoa ezinjarraitu duen txirrindulariaz ari naiz, bikote baten hausturaz, oztopoen eta zailtasunenondorioz bertan behera utzitako egitasmoaz. Baina ausaz heriotzaz ere ari naiz.
Lontxo izan nuen lagunik onena txikitan. Lorenzo Abel Martin zuen izena; Larrañaga Zialtzeta lehen bi deiturak; familiaren izena Larrume, aita zenaren baserritikhartua. Etxepe berean bizi ginen, Azkoitian, Urrategirako bideko Etxe Iru-Arte etxean.
Laugarren solairuan ezkerrean bera, Lontxo; bigarren solairuan eskuinean ni. Bainanoiznahi ginen bata bestearenean. Elkarrekin joaten ginen egunero eskolara. Behin,ilunabar batean, etxe atarian, puxtarriekin jolasten haserretu eta gero, elkar joka hasiginen, borrokan. Baina biharamunean ere elkarrekin joan ginen eskolara. Lotsa emanzigun elkartzeak, baina lotsa handiagoa emango zigukeen elkarrekin ez joateak.
Lontxo eta biok lotsarik gabe egon gintezkeen biluzik elkarren aurrean, baina inoiz ere elkarri ipurdia ikusi gabe. Kontu hori, ipurdia ez ikustearena, idatzi gabekolegea zen, tabua, ez dakit nik nondik sortua. Behin, Lontxo kakaeginean ari zen bereetxeko komunean, atea zabalik utzita; eta ni, ate paretik, harekin lasaitasun osozberriketan ari nintzen. Lontxo, ez dakit nola eta zergatik, estropezu egin eta aurrerantzerori zen. Orduan ni ate paretik kendu nintzen, Lontxoren ipurdia ez ikustearren. Horida behintzat nik oroitzen dudana.
Oso mutil bizia zen Lontxo. Futbolari ona; txikia, bizkorra, bihurria, iheskorra, atzemanezina. Telebistan edo egunkarietan Nihat ikusten dudanean, Lontxo dakarkitbeti gogora. Beste kirol batzuei ere ez zien muzin egiten, eta biok batera bizikletan haraeta hona ibiltzeko ohitura hartu genuen bolada batean, Bergararaino, Mutrikuraino,Zarautzaino, Ordiziaraino.
Neskatarako ere abilidade handia izan zuen oso gaztetatik. Bera izan zen gure koadrilan neska batekin ibiltzen hasi zen lehena. Oraindik ere ikusten ditut Maite etaLontxo, elkarren ondoan Azkoitiko kale nagusian gora eta behera, eskutik helduta,igande arratsalde batean, bikote batek egoera horretan ibili behar duen baino askoz azkarrago ibiltzen, urduritasunaren eraginez. Baina kalean gora eta behera ibiltze hutsazharatagoko bikote zereginak ere oso gazterik eta oso bizkor deskubritu zituen, bestebatzuek baino askoz lehenago; nik baino askoz lehenago, esate baterako.
Ez dakit zehatz-mehatz noiz, zenbat urterekin, baina poliki-poliki etengabe elkarren berri duten lagun min izateari utzi genion Lontxok eta biok, etxepe bereanbizitzeari eta adiskide handiak izateari utzi gabe. Gure koadrilako beste kide bat izanzen ondorengo urte horietan Lontxoren lagunik minena: Kope.
Futbola utzita, dantzari eman zizkion onenak Lontxok urte horietan. Azpeitiko Sahatsa taldean oso maitea izan zuten. Lontxok garai hartan izan zuen beste zaletasunhandi bat rock musika izan zen. 70 eta 80ko hamarkadako rock musikako disko bildumabikaina osatu zuen, eta David Bowie zuen gogokoena, kutunena. Gai horretan Kope zenkoadrilako jakintsuena eta aurreratuena, eta zaletasun horretan bat egin zuten biek.
Orain arte esan ditudan guztiak kontu jakinak dira Lontxo ezagutu zuen edonorentzat. Ez dut uste, ordea, horren kontu jakina denik Lontxok BenitoLertxundirenganako bolada batean izan zuen zaletasuna. Sahatsakoekin dantza egiteneta Koperekin rock musika entzuten hasi aurretik izan zen hori.
Gure etxean, ez dakit nik nork ekarriak, Benito Lertxundiren hiru disko zeuden: Oro laño mee batek.; .eta maita herria, üken dezadan plazera; eta Zuberoa /Askatasunaren semeei. 14 eta 15 bat urterekin disko haietako kantu guztiak buruzikasteraino entzun genituen, gozamen eta mirespen handiz, Lontxok eta biok. Baitazubererazko hitzak zituztenak ere: Jaun baruak, Xori erresiñula, Ürzo lüma gris gaixoa,Maria Solt eta Kastero. Grazia handia egiten zigun Lehen floria kantuko azkenahapaldiko “gitian txosta kanberan” misteriotsu eta kitzikagarriak.
Zuberoa / Askatasunaren semeei disko bikoitza entzuten ari ginen biok, sala txikian, Jenaro Lekuona, Azkoitiko parrokiako erretorea, gure etxera etorri zenean. Gureaita zena, minbiziaren ondorioz, hilurren zen, eta hari azken olioak, edo erlijioarenbidezko nolabaiteko kontsolabidea behintzat, ematera etorria zen Jenaro. Sotanarik gabeibili ohi zen. Apez gazte, moderno eta dotorea zen; oso gazte, oso moderno eta osodotorea, Don Quintin, Don Joaquin, Don Anastasio eta herriko beste apez batzuekinkonparatuz gero behintzat. 1978ko udazkena zen; 15 urte genituen, beraz, Lontxok etabiok, hark artean ere bete gabeak akaso, sanmartin egunekoa baitzen, azaroaren 11koa.
Ez dakit kontziente izan nintzen orduko hartan erretorearen bisitaren motiboaz. Baietzuste dut, amak esana baitzidan ez zegoela aitarentzat esperantzarik, hil egingo zela.
Gure aitarekin egon eta gero, musikak erakarrita, salara etorri zen erretorea, Lontxo eta biongana. Hark ere oso gustuko zituen Benito Lertxundiren diskoak, etaOrbaizetako olari buruzko bi kantuak jarrarazi zizkigun disko-jogailuan. Elkarrekinentzun genituen hirurok. Hunkidura biziz eta irmotasun arranditsuz lagundu zionerretoreak Benito Lertxundiri Jose Angel Irigarairen hitzak esaten: “Aezkoakomendietan / Auñamendiren magalean / Iratiko oihanaren itzalean / bihotzaren erdian /euri, elur eta laiño / laiño guztien artean / zegoen eta dago, / bakardadean / ixilean, lo /Orbaizetako ola.”. Harrigarria eta zirraragarria izan zen hura Lontxo eta biontzat. Ezgenuen asko espero Azkoitiko parrokiako erretoreak gure zaletasun musikal harekin bategitea. Eta nola gainera! Koperekin batera, moto istripuan hil zen Lontxo, 1987ko urriaren 17an, 24 urte bete gabe artean. Nire txikitako lagunik minena izan zen. Orain hilda dago, eta penaematen dit hartaz oroitzen dudan guztia, funtsean, testu labur honetan sartzen delapentsatzeak.
Bizi zelarik gertutik ezagutu nuen hildako pertsona bati buruz mintzatzen naizen bakoitzean, bi kezkaren itzalek iluntzen didate gogoa: batetik, orain hilik den horriburuz esan dudana zuzena ote den zalantzak izaten ditut; bestetik, hila neu izannintekeela bururatzen zait, eta orain hilik den hori mintza zitekeela nitaz, nik berariburuz mintzatzean izan dudanaren gisako patxadaz.
Batzuetan pentsatzen dut maila handiko idazle aitortu, ezagun eta miretsia izatera iristeko bidean naramala nire literatur ibilbideak. Azken batean, ez al da hori betinahi izan dudana, nire betiko amets handia? Hala ere, zorabiatzeraino urduritzen etaizutzeraino larritzen nau hori benetan gerta daitekeela pentsatzen haste hutsak.
Zeharka bizi naiz,gogo guztiak zintzo hezita,grina guztiak txarrantxaz hesituta.
Errunduntasuna harri eta zalantza porlanduen horma garaia gainditzeraderrigortuta erabaki bakoitzeko,ezkerretara jo aurretikeskuinari muin egitera,eskuinetara jo aurretikitzuliko naizela promesa egitera.
Ezin naiz zuzenean bizi,gauzekin eta pertsonekinbat-batean bat eginez,izan naizenaren etanigandik espero denarenzama txepeltzailetik libre.
Eta honezkero zaila aldatzea.
Eta honezkero ahaleginduta ere alferrik.
Eta honezkero, zuzen-zuzenean, ezta nahi ere.
Semen retentum meliore fortuna sequatur. Pro mis quo.
Telebistan futbol partida ikusten ari nintzela, emaztea etorri zait salara.
–Telefonoa, Jose Martin, zuretzat: Arantzetako gaztetxeko kide bat.
“Beste bolo bat”, pentsatu dut neure artean, sofatik altxatu beharrak gogaituta.
“Justu orain, Reala ondoen jokatzen ari denean, gol bat sartzeko zorian.” Sorkunde du izena telefonoz deitu didan neskak, eta ume baten ahotsa ia-ia.
Zinburretako gaztetxean gertatu zitzaidana ekarri dit gogora horrek: bolo baten ondorenEiderrekin ligatu nuenekoa, 80ko hamarkadako gaztetxeetako giroa zoroki mirestenzuen neska gazte batekin. Oroitzapen horrekin ilusionatuta itzuli naiz telefonotiktelebista aurrera. Ohitura duen moduan, Realak zapuztu dit unea: ni telefonoz arinintzen bitartean beste gol bat egin diote, atzelarien arteko gaizki-ulertu baten ondorioz.
Sekulako pagotxa izan da niretzat Dena libre idaztea. Liburuaren milaka ale saltzeaz gain, hara eta hona ibiltzeko aukera eman dit, leku askotatik deitu baitidate,boloak egiteko, hots, liburuari buruz hitz egin, gaztetxearen garaiko kontuak berritu etagarai hartako diapositiba zaharrak erakusteko.
Emazteak behin eta berriz esaten dit ezezkoa eman beharko niekeela behin eta betiko horrelako saioei; lotsatu egin beharko nindukeela daukadan adinarekingaztetxeei, okupazioari eta autoerakuntzari buruz azalpenak ematen jarraitzeak. Ea nonikusi den horrelakorik. Baina nik ez dut utzi nahi.
Gaztetxeetatik deitzen didatenean, kasurik gehienetan behintzat, ez da sosik izaten niretzat; asko jota, bidaia ordaintzeko lain. Baina kultur etxeetatik deitzendidatenean, nahiko ziurra izaten da dirua jasotzea. Eta, ondo pentsatuz gero, doakoemanaldiak ere onuragarriak zaizkit, liburuaren salmentak sustatzeko balio dutenezgero. Gainera, kitzikatu egiten nau Zinburretakoaren antzeko beste abenturaren batizateko arriskuak.
Ez dut zertan lotsaturik. Inork ezin dit ezer leporatu. Gezurrik ez dut esaten jende aurreko nire agerpenetan. Zer asmo genituen azaltzen dut lehenik: gizartea herritikbertatik hasita aldatzearen kontu hori, behetik gora, hierarkiarik gabekoautoerakuntzaren bitartez, erabaki ahalmen osoa Asanbladari emanez, inoiz inorengandelegatu gabe. Udalak jarri zizkigun oztopoak aipatzen ditut gero, horri erantzutekookupazioa nola antolatu eta egin genuen, desalojoak, okupazio gehiago, borroka giroaherrian.
Ni han egon nintzen. Ez beti akaso, baina batzuetan bai behintzat. Diapositiba batzuetan agertzen naiz. Gaiztoen aldean, jakina. Edo oraingo ikuspegitik begiratuta–nire emanaldi horietan hala da, dudarik gabe–, zintzoen aldean; edo –hitz hori arrarosamar geratzen denez testuinguru horretan– alde egokian behintzat, orduan egon beharzen lekuan.
Badakit beste batzuek nik baino askoz gehiago eman zutela garai hartan gaztetxearen alde, autoerakuntzaren alde, gizarte justuago baten alde. Eta badakit nibeste batzuk baino gehiago aldendu naizela orduko ametsetatik eta borroketatik. Bainaaizu: beste horiek ez dute Dena libre idatzi, eta nik bai; eta niri deitzen didate hura zerizan zen azaltzeko.
Nahigabea besterik ez dakarkigu Realak azkenaldian. Jaitsierako postuetan dago berriro, gaur etxean galdu eta gero. Ez dakit ez ote litzatekeen hobe izango behingozbigarren mailara jaistea, urtea joan eta urtea etorri beti kinka larri horretan penatzen ibilibeharra baino.
Eta gaur, gaueko txandan, Ortuosterekin egin behar dut lan. Ni ikusteko amorratzen egongo da kabroia! Egongo ez da ba Athleticek etxetik kanpo irabazi etagero! Arraioa! Dena den, aitortu beharra dago ez dela mutil txarra Ortuoste. Bihotz handia dauka, beroa. Une larrietan lagunarengatik dena emateko prest izaten diren horietakoa da. Erakutsia dit behin baino gehiagotan, batez ere gure lanbidearen alderdirik zail etagordinenean: kalean. Eta lanerako bezala, parrandarako ere lagun bikaina da:edozertarako kontaktu onak eta erabateko diskrezioa. Hari esker izan dut nik ezkutukoplazer askotarako sarbide eroso eta ziurra. Ez dut damurik. Behin baino ez gara bizi! Eznion alferrik Dena libre izenburua jarri nire liburu ezagunenari, ezta? Ni bezala, gaztetxeen mobidetan ibili zen gaztetan Ortuoste; bere herrian, Arrikrutzetan. Ozen egin zuen barre kontatu nionean oraindik ere, Dena libre-renaitzakian, gaztetxeari buruzko azalpenak ematen ibiltzen naizela herririk herri.
–Horietako saio batean laneko uniformearekin agertu beharko huke –bota zidan, Barre egin nuen nik ere, jakina, egoera irudikatuta. Baina harrezkero buelta asko eman dizkiot Ortuosteren burutazio horri.
Horrek, ondo pentsatuta, beste dimentsio bat emango lieke nire boloei. Irabazi Nire bizitzako egunik txikiena bizitzeko ilusioarekin jaikitzen naiz goizero “Dauzkadan munduko errekor guztiak emango nituzke zure irribarre baten Besaulkiaren erosokerian galdutakoa irakurgaien aberastasun konplizean irabaziz gero, ez da horren aukera txarra ezkertiar izatea. Ezkertiar burgesa, jakina.
Presarik gabeko isiltasuna, denborarik gabeko egonaldia zuhaitz zaharraren jakinduriaren azpian, etorkizunik gabeko laztan trukeak errekaren murmurioarenertzean. Ederrak dira kontu horiek, maite ditut, jakina. Baina berehala naiz, arinegiakaso, isilaz ase, zarata bila, presa gose, arrangura gordinen premian, egon gozoarenzoriontasunean inola ere errenditu ezinda.
Erraz hiltzen dira Errezilen amuarrainak amuari amore emanda. Bai Granada jatetxearen atzealdeko putzuetan behintzat.
Ba ote da munduan amuarraina baino izaki madarikatu eta gupidagarriagorik? Izenean darama, gorputzean hezurrak bezain erauziezin txertatua, hilko duen armarenmarka.
Maitematikak eta liluratura. Amormáticas y maravillatura. Amourmatiques et merveuillature. Lovematics and wonderlature.
Errotulua izan al daiteke genero literarioa? Betaurrekoen Adiskideen Elkarteko lehendakaria Komuneko zulora erori zitzaizkidan batean jabetu nintzen aurrenekoz betaurrekoei diedan maitasun irmoaz eta atxikimendu estuaz. Orduan erabaki nuenBetaurrekoen Adiskideen Elkartea sortu eta neure burua lehendakari izendatzea.
Urte askotako ahaleginaren poderioz eta horrenbeste neke, oinaze eta ilusioz irabazitako gure tasun laudagarri guztiak lokatzetan bueltaka ikusten ditugu askotan,mingarri, ahalkegarri, etsigarri. Hutsa behar izaten da horretarako, keinu baldar bat askoda.
Eta hala ere altxatuko garela sinetsi behar, geure tasun laudagarri eta guzti akltxatuko garela; edo hala sinetsiko bagenu bezala aurrera egin bederen. Eta,harrigarria!, hori ere ez da batere zaila.
Liburu guztiekin gozatzen du idazleak: onarekin, ona delako; txarrarekin, egoa Poesia ez dela gaur egun jendearengana iristen? Ez akaso liburu barruetan elkarren ondoan pilatuta ezkutatzen diren poemak. Baina poesia beti iritsiko dajendearengana, ezinbestean. Beti izango baitugu poesiaren premia, aldez edo moldez,forma batean ez bada bestean, denok eta gutariko bakoitzak. Eta gainezka egin etaliburuaren esturatik irtendako poesia baldin bada, askoz hobe, gainera.
Poema liburuak poesia gordetzeko biltegiak baino ez dira; nahiz eta poesia alferrik galdu gabe gordetzea, berez, ezinezkoa izan. Poema liburuak liburuetatikkanpoko poesiarekin ezin ase direnen atseginerako erreserbak dira; nahiz eta poesiazerabat asetzea, berez, ezinezkoa izan. Kontraesan horiekin bizi da betidanik poesia,genero literario gisa.
Baina, azken batean, horrela begiratuta, ezintasun eta kontraesan horien guztien zama gainean dutela, ez al dira poetikoagoak ikusten poema liburuak? Gauza guztietarako lekua dute egungo etxe atsegin, argi, alai eta egokiek.
Tristurarentzat izan ezik. Eta tristura etxean sartzen denean, etxe osoa bereganatu artebarreiatzen da, erremediorik gabe.
Saritu maitatu baino askoz ere errazago egiten den jende ugari bizi da Ospearen Goi mailako literatura, maisutasunez idatzitako liburua, idazle handia. Telebista ikusteko gogoa pizten duten topikoak.
Zabaleko Joxe hil da.
Zabaleko Joxe izan zen nik ezagutu nuen lehen baserritarra, eta harrezkero Zabaleko Joxe izan dut beti buruan, ohartuki edo oharkabean, baserritar bat ikusi edoaintzat hartu dudan bakoitzean. Zabaleko Joxeren ereduaren arabera moldatutako kopiakiruditzen zaizkit, eta irudituko beti, baserritar guztiak; baserri guztiak Zabaleren kopiakiruditzen zazikidan bezala, herri guztiak Azkoitiaren kopiak, familia guztiak neurearenkopiak, etxe guztiak gure orduko etxearen kopiak, haur guztiak neu izan nintzenhaurraren kopiak.
Munduaren erdigunean erreferente garrantzitsua zen, beraz, Zabaleko Joxe, eta Gero eta ohituagoa nago horrelako hutsuneekin bizitzen, egia da. Ez naute, haurtzaroan edo nerabezaroan bezala, ikararaino harritzen eta durduzatzen. Lehen bainoaskoz errazagoa zait etsipenezko keinu leun labur baten ostean ohiko zereginetaraitzultzea, alegia deus ez. Ez, ordea, galeraz ohartu gabe.
Erroaren erroan erroa.
Errorea, herra, horrorea, orroa.
Zirri-zarra barruan errua.
Erroaren erroan errua.
Adarretan ordea aurrean ederra, irria.
Euskal kanturik onena zein ote den erabaki nahian dabiltza Euskal Telebistan.
Ez didate niri galdetuko, baina nire ustez euskal kanturik onena Leonard Cohenek Jobgogaitaraziaren ahotsez hasten zuen hura da: “Let’s sing another song boys, this onehas grown old and better.” Gustuko duzunarekin oheratzeko aukerak ilusioa pizten du; baita beldurra eragin ere. Aukerak murriztean, beldurra erabat galtzen da; ez ordea ilusioa. Okerrenean ere,gustuko duzunarekin oheratzeko ilusioak beti aurkitzen du zeure baitan txoko bat,bizirik irauteko. Goxoa irudikatzen dut txoko hori, habia epel abegikorra, ameslekumugarik gabekoa.
Egiten dudana egiten dudala,egten dudana egiten dut.
Eta ezin egin egiten ez dudana.
Eta ezin egiten dudana ez egin.
Hau amorrazioa! Liburu dendan, neska-mutil bikotea.
Neskak dendariari:–Baduzue Todos nacemos vascos liburua?–Ez dakit –dendariak–. Galdetuko dut. Itxoin pixka bat.
Mutilak neskari:–¿Qué te ha dicho? Aspaldiko joera dut aurrenik derrigor egin beharrekoa egin eta hautazko zereginen plazera ondorenerako uztea. Ez naiz alferrik kristautasun bete-betean hezia.
Baina derrigor egin beharrekoarekin hautazko zereginekin baino gehiago gozatzen dut;horren lasai uzten nau kontzientziak derrigorrezko zereginetan ari naizenean, horrengogor eta zakar astintzen nau kontzientziak hautazko zereginetako plazeren bila arinaizenean.

Source: http://www.berria.info/blogak/media/2005.pdf

Pag l95 9382

ONE BATTERY ALL SYSTEMS PAGlok compatible V-Mount compatible Snap-on compatible Model 9382 Model 9360 Model 9383 The introduction of the new V-Mount compatibleThe PAG L95 V-Mount compatible Time Battery L95 Time Battery means that PAG is now the only provides state-of-charge information to Sony cameras,manufacturer that provides its premier digital Li-Ionwhich is display

Recalls, market withdrawals, & safety alerts > bristol-myers squibb initiates a nationwide voluntary recall of coumadin (r) 1 mg tablet blister packs

Home 1 > Safety 2 > Recalls, Market Withdrawals, & Safety Alerts 3 Recall -- Firm Press Release FDA posts press releases and other notices of recalls and market withdrawals from the firms involved as aservice to consumers, the media, and other interested parties. FDA does not endorse either the product or the Bristol-Myers Squibb Initiates a Nationwide Voluntary Recall of Coumadi

Copyright © 2013-2018 Pharmacy Abstracts